Berriak

Mendinet Saretzen
Mendinet Saretzen jardunaldia

Joan den azaroaren 29an, Mendinet Saretzen jardunaldiaren bigarren edizioa ospatu zen Arkautin (Araba). Mendinetek antolatutako jardunaldi horretan bazkide diren erakunde guztiek parte hartu zuten goizean zehar. Topaketa hori erakundearen urteko jardueretako bat izan da, eta honako helburu hauek ditu: elkarteen sareko lana bultzatzea, LGEetako zuzendaritza-batzordeen inplikazioa indartzea, SMART ikuspegitik jasangarriak diren beste negozio-eredu batzuk ezagutzea…

Read article
ERROTU programa jada hasi da

Mendinet jada hasi da ERROTU programaren betekizunak betetzen dituzten bi enpresari laguntzen. Zehazki, turismo aktiboko enpresa bati eta baso-kudeaketa jasangarriko beste bati ari da laguntzen, orientabideak emanez, bi erakundeen enpresa-jarduera hobetze aldera. ERROTU Euskadiko landa-eremuetan dauden mikroenpresak finkatzen laguntzeko doako programa bat da. Joan den irailean jarri zen martxan, eta, LEADER ingurunean egonik, 2017ko irailetik…

Read article
Convención Europea de la Montaña
Mendinet, Mendiaren Europako Batzarrean

Urrian, Mendinetek Mendiaren Europako XIII. Batzarrean parte hartu zuen, Puigcerdán (Katalunia). Erakundeko presidente Aitziber Ansotegi eta Itziar Alberdi biltzar horretan izan ziren urriaren 15etik 18ra bitartean. Euromontanak, Kataluniako Generalitateak eta Ikerketa Ekologikoen eta Baso Aplikazioen Zentroak (CREAF) antolatu zuten batzarra, mendiko ekonomien etorkizuna diseinatzeko helburuarekin. Biltzarraren abiapuntua mendi-eremuetarako 2050 ikuspegia izan zen, aurreko batzarrean ezarri…

Read article
acompañamiento microempresas zonas rurales
ERROTU mikroenpresentzat laguntza-programa

Euskadiko landa-eremuetan kokatutako mikroenpresak sendotzen laguntzeko doako programa berria MENDINET Landa Garapenaren Aurrerapenerako Elkarteak, Euskadiko Tokiko Ekintza Taldea denak, ERROTU doako laguntza-programa jarri du abian irailaren 2tik aurrera, landa eremuan sendotze-prozesuan dauden enpresentzat. Enpresa-jardueraren barruan identifikatutako hobekuntza-alderdiak finkatzeko orientazio-jarraibideak eskaintzea da helburua. Laguntza-programak 40 orduko iraupena du, eta 2017ko irailetik 2021eko urtarrilera bitartean sortutako mikroenpresei…

Read article
Mendinet Belaunaldi Erreleboari buruzko Goi Mailako Foroan

MENDINET Belaunaldi Erreleboari buruzko Goi Mailako Foroan izan da, uztailaren 3an, Nafarroako Kongresu Jauregian – Baluarten. Gazteek kudeatzen dituzten nekazaritza eta abeltzaintzako bi ustiategiren bisitarekin eman zitzaion hasiera Foroari. Ondoren, lau eztabaida-mahai antolatu ziren lanaldiari ekiteko. Mahai horietan, garrantzi handiko gaiak jorratu ziren, hala nola lurra eskuratzea, gazteei finantzaketa eta kreditua errazteko tresnak, CULTIVA programa…

Read article
proyectos buenas prácticas LEADER
Mendineteko jardunbide egokiak LEADER 2023

Mendineten jardunbide egokien sei proiektu hautatu ditugu Leader 2023 programara aurkeztu ziren ekimen guztien artean. Lurralde historiko bakoitzeko bi proiektu hautatu dira. Bizkaiaren kasuan, Lanestosako “Pindio” kultur taberna aukeratu du Enkarterrialde ADRk eta Elorrioko “Tejera” k, Urkiola ADRren aterkipean. Araban hautatutako ekimenak, alde batetik, Añanakoak dira, Beatriz Sancho Etxeberriaren “Milagros a Lurdes” komunikazio-proiektu eraldatzailearekin, eta,…

Read article
ayudas leader 2024
LEADER 2024 laguntzak

Dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago ekainaren 28ra arte Ekainaren 7an argitaratu zen LEADER 2024 laguntzen deialdia, iaz Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren arabera onartutako Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiaren helburuak betetzeko. Euskadiko landa-eremuetan proiektuak egin ditzaketen pertsona fisiko edo juridikoei, publiko zein pribatuei, laguntzeko programa bat da. Helburua da landa-eremu horien garapen ekonomikoa sustatzea, ekonomia-sarea dibertsifikatuz…

Read article
2024ko Hazinnova laguntza-programaren oinarriak

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia hainbat ekintza egiten ari da Euskadiko enpresetan berrikuntza txertatzea bultzatzeko. Dagoeneko abian dauden beste ekimen batzuen osagarri gisa, Hazinnova izeneko programa hau jarri da abian. Horren helburua da enpresen lehiakortasuna hobetzea, berrikuntza sustatuz;horretarako, soluzioak identifikatuko dira, eta aholkularitza-zerbitzu espezializatuaren bidez solu[1]zio horiek ezarriko dira. HAZINNOVA 2024 laguntza-programaren dekretua apirilaren 8an argitaratu…

Read article
Landa Garapenaren Euskal Sarea (LGES) JARDUNALDIA

Euskadiko Landa-Ingurunearen Garapenari buruzko 7/2022 Legeak, tokiko gobernantza publiko-pribatuaren barruan, Landa Garapenaren Euskal Sarea (LGES) sortzea ezartzen du. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikita, sareak landa-garapenean parte hartzen duten entitate eta eragileen arteko lotura, koordinazioa eta lankidetza sustatuko du. Erakunde horretako kide posibleen artean lehen loturak sortzen hasteko asmoz, jardunaldi parte-hartzaile bat…

Read article