Berriak

kabia
Ekintzaileei laguntzeko gune bat sortu berri da: KABIA

MENDINET Kabia, ekintzaileei beren proiektuak martxan jartzen laguntzeko sortutako gunearen aurkezpenean izan zen atzo. Eusko Jaurlaritzak Haziren bidez bultzatutako ekimena da Kabia, eta topagune fisiko eta digitala eskaintzen du, interesak, erronkak eta esperientziak partekatzen dituzten pertsonen, sektoreko eragileen eta ekintzailetza-proiektuei laguntzeko ekosistemako erakundeen arteko harremana errazteko.

Read article
MENDINETek Eskozia bisitatu du

Eusko Jaurlaritzako, Haziko eta MENDINETeko ordezkariak bisita teknikoa egiten ari dira Eskozian. Gaur Highlands & Islands Enterprise, Eskoziako gobernuaren landa eta komunitate garapenerako agentzia ezagutu dute.

Read article
CRAF
Familia Nekazaritzako Eskualde Batzordeak (CRAF) antolatutako gogoeta-jardunaldia

Abenduaren 1ean, ostegunarekin, Tokiko Ekintza Taldeko teknikariak CRAFek antolatutako «Gazteak, familia nekazaritzaren etorkizuna» izeneko gogoeta-jardunaldian izan ziren. Topaldi horretan, arlo horretako Euskadiko eragile nagusiak eta lurraldeko beste eragile batzuk bildu ziren, nekazari gazteentzat zabaltzen diren aukerei buruz eta nekazaritzaren errentagarritasuna, ekoizpen-baliabideetarako modua eta kalitatezko prestakuntza bermatzen lagun dezaketen ekimenei buruz hausnartzeko. Gainera, beste herrialde eta…

Read article
grupos de acción local de Irlanda
MENDINETek Irlanda, Finlandia eta Poloniako Tokiko Ekintza Taldeak hartzen ditu

Joan den azaroaren 16an eta 17an, TOKIKO EKINTZA TALDE (TET) batzuk IRLANDAtik (County Wicklow Partnership), POLONIAtik (Kraina Trzech Rzek) eta FINLANDIAtik (Pohjois-Satakunta) etorriak, Euskal Herrian izan ziren euskal landa eremuaren errealitatea ezagutzeko. Bisita teknikoa MENDINETek antolatu du SMART RURAL nazioz gaindiko lankidetza-proiektuaren barnean. Proiektu hori 2020tik ari da garatzen, eta LEADER programaren barruan dago. Programa…

Read article
Saja-Nansa
MENDINETek Saja-Nansa Landa Garapeneko Elkartea eta Tokiko Ekintza Taldea hartu du

Azaroaren 3an, Mendinetek Saja-Nansa Landa Garapeneko Elkartea eta Tokiko Ekintza Taldeari harrera egin zion Euskadin egindako bisita teknikoan, “Jatekoak eta lapikokoak” proiektuaren barruan. Bisita tekniko horren helburua ondokoa izan da: esandako proiektuaren barruan, gastronomiako sektoreari lotutako ekoizleen eta enpresaburuen arteko elkartze-proiektu eta -esperientziak bertatik bertara ezagutzea. Bisitan, Saja-Nansa eskualdeko 7 emakumek eta gizon batek parte…

Read article
tokito ekintza taldea
Kraina Trzech Rzek Tokiko Ekintza Taldeak MENDINET hartu du Polonian

Irailaren 13tik 16ra, DDRLyPE, MENDINETeko kideak eta Muxika, Bilar eta Orexa udalerrietako ordezkariak Oborniki (Polonia) inguruko landa-eremuetara joan ziren. Smart Rural nazioz gaindiko lankidetzaren esparruan egindako bisita tekniko horretan, besteak beste, energia berriztagarriei, digitalizazioari eta turismo aktiboari lotutako proiektuak bisitatu zituzten.

Read article
Uda Ikastaroa
EHU-Landaolak antolatutako Uda Ikastaroa

Irailaren 16an, ostiralarekin, Tokiko Ekintza Taldeko teknikariak Euskal Herriko Unibertsitateak eta Landaolak antolatutako “Tokiko Elikadura sistema eraginkor eta eraldatzailea” udako ikastaroan izan ziren. Bertan, elikagaien balio-kateko hainbat eragilek parte hartu zuten, sektorean duten eraginaz hitz egiteko eta zirkuitu laburren nahiz hurbileko salmentaren garrantzia aztertzeko.

Read article
aiara valley
Aiara Valley enpresak Magallanes-Elkano sarietako bat jaso du

Magallanes-Elkano Gizarte Berrikuntzaren Nazioarteko III. Biltzarra irailaren 7an eta 8an egin zen Sevillan eta, bertan, Aiara Valley enpresak saria jaso zuen Hiriak, Smart City eta Lurraldea deritzon kategorian. Aiara Valley Menagarain dago, Aiarako udalerrian (Araba). Funtsean, landa-ingurune baten bihotzean sorturiko berrikuntza teknologikoko gunea da eta hainbat zerbitzu (prestakuntza, aholkularitza, ekintzailetza eta talentua eta beste) eskaintzea…

Read article