Uda Ikastaroa

EHU-Landaolak antolatutako Uda Ikastaroa

Irailaren 16an, ostiralarekin, Tokiko Ekintza Taldeko teknikariak Euskal Herriko Unibertsitateak eta Landaolak antolatutako “Tokiko Elikadura sistema eraginkor eta eraldatzailea” udako ikastaroan izan ziren. Bertan, elikagaien balio-kateko hainbat eragilek parte hartu zuten, sektorean duten eraginaz hitz egiteko eta zirkuitu laburren nahiz hurbileko salmentaren garrantzia aztertzeko.