MENDINET

MENDINET TOKIKO EKINTZA TALDEA

Landa-eremuak garatzen laguntzen duen MENDINET elkartea irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta Euskal Autonomia Erkidegoko Tokiko Ekintza Taldea (TET) da. MENDINET dugu LEADER laguntzak Euskadin kudeatzeaz arduratzen den entitatea, 2023-2027 aldian, baina aurreko hiru aldietan ere (LEADER+ 2002-2007, LEADER 2007-2013 eta LEADER 2016-2020) arduratu zen laguntzen kudeaketaz. Euskadiko landa-eremuen garapenerako 18 elkarteek eta HAZI Fundazioak osatzen dute MENDINET.

Gure erakunde bazkideen bidez, aholkularitza ematen diegu LEADER eremuan landa-garapeneko proiektu bat abian jarri nahi duten pertsona fisiko eta juridiko guztiei, pribatuei zein publikoei. Horretarako, zure Landa Garapenerako Elkartearekin harremanetan jarri besterik ez duzu egin behar.

Estatutuak

MENDINETeko Estatutuak

Deskargatu

Memoria

Jarduera Memoria 2022

Deskargatu