LANDA-EREMUEN KARAKTERIZAZIOA
Euskadiko landa-eremuen karakterizazioa deritzon tresna oso lanabes eraginkor bilakatu zaigu Euskadiko landa-eremuei eragiten dieten laguntza-politikak eta -programak diseinatzeko eta aplikatzeko. Horri esker, landa-eremuak identifikatu dira, besteak beste, biztanleriari, nekazaritza-jarduerari eta biztanleria-dentsitateari lotutako parametroetan oinarrituta.
LEADER programan jasotako neurri guztiek aintzat hartzen dute udal-erakundeen kalteberatasun-maila eta, lehentasunez, ahulenei laguntzen diete alderdi horri erreparaturik.
Kontsultatu zure udal-erakundeak daukan kalteberatasun-maila GeoEuskadi-n, honako geruza hauek hautatuz:
Geruzen zerrenda:
- Nekazaritza.
- Landa-eremuen karakterizazioa.
- Sustapen eta dibertsifikazio ekonomikoa.