HAZINNOVA Programa
Laguntza pertsonalizatua

Zer da?

Innobasqueren proiektua, Mendinetek lankidetza-hitzarmen baten bidez kudeatzen duena. Hazinnova programa zure enpresa etorkizunera bultzatzeko laguntza-zerbitzu pertsonalizatua da, berrikuntza-aukerak ahalik eta gehien aprobetxatuz, ahalegin administratibo txikienarekin eta adituen laguntza maximoarekin. ETEei lehiakorragoak izaten laguntzen die, berrikuntza-proiektu txikiak erraz eta azkar gauzatuz.

BALDINTZAK

  • 5 eta 249 profesional arteko plantillak dituzten ETE-ei zuzenduta dago.
  • Enpresek Euskadin egon behar dute.
  • Batez ere jarduera hauetan lan egin behar dute:

INDUSTRIA

    1. Handizkako merkataritza.
    2. Garraioa eta biltegiratzea.
    3. Arkitektura, ingeniaritza eta aholkularitza.
    4. IKTak eta telekomunikazioak.
    5. Finantza-jarduerak eta aseguruak.
    6. Kultura eta sormena (edizioa, publizitatea eta marketina).

LOTUTAKO ZERBITZUAK

    1. Kontsumo industrialerako edo azken kontsumorako makinen, ekipoen, osagaien eta ondasunen ekoizpena.
    2. Elikagaiak ekoiztea, prozesatzea eta banatzea.
    3. Baliabide naturalen erauzketa (mineralak, gasa, petrolioa, materialak).
    4. Energia sortzea eta banatzea (elektrizitatea, gasa).
    5. Uren eta hondakinen kudeaketa.