Aiara Valley enpresak Magallanes-Elkano sarietako bat jaso du

September 9, 2022

Magallanes-Elkano Gizarte Berrikuntzaren Nazioarteko III. Biltzarra irailaren 7an eta 8an egin zen Sevillan eta, bertan, Aiara Valley enpresak saria jaso zuen Hiriak, Smart City eta Lurraldea deritzon kategorian.
Aiara Valley Menagarain dago, Aiarako udalerrian (Araba).

Funtsean, landa-ingurune baten bihotzean sorturiko berrikuntza teknologikoko gunea da eta hainbat zerbitzu (prestakuntza, aholkularitza, ekintzailetza eta talentua eta beste) eskaintzea du xede. Hala, Aiara Valley-k espazioak lagatzen dizkie ekintzaileei sinergien sorkuntza errazteko.

Aiara Valley EAEko LEADER programak finantzatutako proiektua da.

Published On: 9 de September de 202275 wordsViews: 114