Dirulaguntzen deialdia argitaratua eta eskaerak aurkezteko epea irailak 30era arte zabalik
Gaur, irailak 9, argitaratu da LEADER 2025 laguntzen deialdia, Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren arabera onartutako Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiaren helburuak betetzeko. Euskadiko landa-eremuetan proiektuak egin ditzaketen pertsona fisiko edo juridikoei, publiko zein pribatuei, laguntzeko programa bat da.
Helburua da landa-eremu horien garapen ekonomikoa sustatzea, ekonomia-sarea dibertsifikatuz eta enplegua sortuz. Gainera, Europako Batzordeak 90eko hamarkadan martxan jarri zuen ekimena da, landa-maila handiagoko eremuetako garapen ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa bultzatzeko.
Batez ere negozio berrien proiektu ekintzaileei edo negozio horiek handitzeari zuzenduta dago, eta irailak 10 eta irailak 30 bitartean aurkeztu beharko da dokumentazio guztia. Ekintzailetzan eta barne-ekintzailetzan banatutako lau laguntza-lerro daude, honela banatuta: ekintzailetza eta barne-ekintzailetza, inbertsioak nekazaritzakoak ez diren enpresetan eta nekazaritzako dibertsifikazioan, besteren konturako kontratazioa eta espazioak gaitzea.
Deialdi honetarako aurtengo aurrekontua 6.245.430,00 eurokoa da; osorik Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura eman beharrekoa,
Bestalde, proiektuak gauzatzeko epea 2024ko urtarrilaren 1etik 2026eko abenduaren 31ra arte luzatu ahal izango da, baina ez dira deialdi honen xede izango 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen hasitako proiektuak, ez eta 2024an eta 2026ean soilik gastua aurreikusten dutenak ere. Gainera, eskaera datan, proiektua ezin da egon bukatua.
Mendinetek, laguntza hauek koordinatzen dituen erakundeak, orotariko informazioa eskaintzen du EAEko eskualdeetan, LGE-en (Landa Garapeneko Elkarteak) bidez, dirulaguntza jaso ahal izateko baldintza nagusiak betetzen dituen proiektu bat abian jarri edo zabaldu nahi duten pertsonei aholkuak emateko.
Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus deialdiaren oinarriak gure webgunean: LEADER laguntzak – MENDINET








