Leader 2023-2027 Estrategia

Aurreko aldiko esperientziatik abiatuta (LEADER 2016-2020) MENDINETek eta harekin elkartutako erakundeek lankidetzan gauzatutako lanaren emaitza da honako estrategia hau.

LEADER Estrategia

LEADER 2023-2027 estrategia garatzeko, berariazko metodologia jakin bat erabili da, erakunde guztien arteko sorkuntza-prozesua baliatu duena.

Aldiko estrategiak Euskadiko landa-inguruaren bi erronka nagusiri erantzun nahi die: belaunaldien arteko txandaketari eta landa-eremuetako biztanleriari eustea.

Hori horrela, ekintzailetza- eta enplegu-aukerak sustatu nahi ditu, baita LEADER eremuko enpresak finkatzen eta abian jartzen errazteko neurriak bideratzea ere. Estrategia berritzailea, garapen jasangarri eta integratukoa eta kalitatezkoa da.

Dokumentuan proposatzen diren helburuak lortzeko, hainbat laguntza-neurri, ekintza propio eta beste erakunde batzuekiko lankidetza-proiektu garatuko dira.

Egungo aldiko estrategia deskargatu

2016-2020 aldiko jardueren memoria

Estrategia Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariak onartu zuen 2023ko abuztuaren 2an.