LEADER 2026 diru-laguntzen deialdiaren bidez, 2023-2027 aldirako Nekazaritza, Politika erkidearen plan estrategikoaren (NPEPE) esparruan onartutako LEADER eremuko landa-udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak arautzen dira.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa da, apirilaren 17tik maiatzaren 18ra.
Laguntza honen xede dira hurrengo neurri hauek:
- Ekintzailetzarako eta barne ekintzailetzarako neurria
- Nekazaritzakoak ez diren enpresetan eta nekazaritza dibertsifikazioan inbertsioak egiten laguntzeko neurria
- Besteren kontura kontratatzeko neurria
- Guneak gaitzeko neurria
Dokumentazio guztia hemen kontsulta dezakezu:LEADER 2026ko Deialdia (002)
Published On: 16 de April de 202672 wordsViews: 333








