Tellería Solatsu Ecoturismo

Herri: Elorrio

Probintzia: Bizkaia

LEADER laguntzak: 2023

Solatsu Telleria Bizkaiko Elorrion dago, eta aisialdirako gune ekoturistikoa da. Bi eraikin desberdin ditu oinarrian, biak birgaitu ostean, bata bestearen osagarri direnak, eskaini ahal izateko bai teilagin lanbidearen inguruko bisita gidatuak, bai tokiaren historia ezagutzeko informazio-panelak.

XVII. mendeko eraikuntza da, Bizkaiko lurraldean monumentu historiko moduan katalogatuta dagoen industria aurreko teileria bakarra daukana. Hori dela eta, proiektu hau gaur egun desagertuta eta bazterrean utzita dagoen eraikuntza-lanbideetako baten garapena interpretatzeko eta zabaltzeko gune bihurtu da.

"Solatsu proiektuak LEADER programaren laguntza jaso zuen Urkiola Landa Garapena Elkartearen bitartez, eta ideia bat eta zirriborro bat besterik ez zena errealitate bihurtzen lagundu zigun pizgarria izan zen".

U3 ARQUITECTURA TECNICA, S.L.