Errelebo eta enpresa-transmisioa taldea

May 15, 2025

Joan den astelehenean, maiatzaren 12an, TETeko kideak Arkauten bildu ginen, “Erreleboa eta enpresa-transmisioa” taldeak sortutako bi dokumentuen barne-aurkezpena egiteko.

HAZI Fundazioko ekintzailetza-saileko teknikariak eta AKENeko kooperatibako aholkularia, Eduardo Cespedes ere bertan izan ziren. Azken hauen lankidetza, funtsezkoa izan da, saioan aurkeztutako bi dokumentuak garatzeko:

  • Negozio bat transmititzen laguntzeko oinarrizko gida, LGEei zuzendua.
  • Negozioa transmititzen duen pertsonak betetzeko salmenta-gida bat, proiektuaren hartzailearentzako inspirazio gisa balio duena.

Aurkezpenaz gain, jarduera praktiko bat ere antolatu zen, oinarrizko gidan azaldutakoa aplikatzeko.

Bi dokumentuak gure webgunean egongo dira eskuragarri.

Published On: 15 de May de 202584 wordsViews: 111