ERROTU mikroenpresentzat laguntza-programa

Euskadiko landa-eremuetan kokatutako mikroenpresak sendotzen laguntzeko doako programa berria

MENDINET Landa Garapenaren Aurrerapenerako Elkarteak, Euskadiko Tokiko Ekintza Taldea denak, ERROTU doako laguntza-programa jarri du abian irailaren 2tik aurrera, landa eremuan sendotze-prozesuan dauden enpresentzat.
Enpresa-jardueraren barruan identifikatutako hobekuntza-alderdiak finkatzeko orientazio-jarraibideak eskaintzea da helburua.

Laguntza-programak 40 orduko iraupena du, eta 2017ko irailetik 2021eko urtarrilera bitartean sortutako mikroenpresei soilik zuzenduta dago. Mikroenpresa horiek LEADER ingurunean kokatuta egon beharko dira eta honako eremu hauetan garatu beharko dute jarduera: turismoa, gastronomia, aisia eta abentura; nekazaritzako elikagaien industriarako eta lehen sektorerako zerbitzu osagarriak; ekonomia zirkularra; osasuna eta ongizatea; bioteknologia eta merkataritza, zerbitzuak, jatetxeak, artisautza eta kultura- eta sormen-industria.

Programa hau MENDINETek kudeatzen du, eta Hazi Fundazioaren eta Euskadiko Landa Garapeneko Elkarteen (ADR) laguntza du. Beraz, aipatutako baldintzak betetzen dituzten enpresa interesdunek informazio gehiago eska dezakete beren eskualdeko Landa-Garapeneko Elkartean.

Halaber, QR kode bat eta esteka bat gaitu dira, eta web-inprimaki erraz bat bete behar da programan parte hartzeko eskaera egiteko.

WhatsApp
Facebook
Twitter
LinkedIn