Joan den ostegunean, otsailaren 20an, Nafarroako hainbat erakundetako 25 pertsona inguruk parte hartu zuten Mendinet eta Añanako Landa Garapenerako Elkartearekin (LGE) batera Kuartango Lab landa berrikuntza eta esperimentazio zentrora egindako bisitan. Mendinetetik Iratxe Goikoetxea koordinatzailea eta Itziar Alberdi proiektu teknikaria joan ziren, baita Kuartangoko alkate Miren Meabe, LGE Añanako Landa Garapeneko teknikari Esther Durana, eta Rural Citizen ekimeneko zuzendari nagusi eta La Gran Kedada Ruraleko ideologo Iván del Caz ere.
LGEk eskualdea aurkeztu ondoren, Erdialdeko Garapen Partzuergoko, Cederna Garalurreko eta Eder Partzuergoko teknikariek eta ordezkari politikoek Kuartangoko bainuetxe zaharra berreskuratzeko proiektua, gizarte-berrikuntzarako proiektuak eta horien emaitzak ezagutzeko aukera izan zuten.
Jardunaldian beste ekimen batzuk ere aurkeztu ziren, hala nola Rural Citizen edo/eta La Gran Kedada Rural, eta espazio osoan zehar ibilbide bat egin zen erabilera berriak eta azpiegiturak ezagutzeko. Amaitzeko, Kuartango Laben instalatuta duden hainbat enpresa bisitatu ziren, zehazki, Milagros a Lurdes, Uzanza Editorial eta Caostura.
Zalantzarik gabe, jardunaldiak enpresen, erakundeen eta entitateen artean esperientziak ezagutzeko eta partekatzeko balio izan zuen, Kuartango Lab proiektua adibidetzat hartuta.








