Landa Garapenaren Euskal Sarea (LGES) JARDUNALDIA

Euskadiko Landa-Ingurunearen Garapenari buruzko 7/2022 Legeak, tokiko gobernantza publiko-pribatuaren barruan, Landa Garapenaren Euskal Sarea (LGES) sortzea ezartzen du. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikita, sareak landa-garapenean parte hartzen duten entitate eta eragileen arteko lotura, koordinazioa eta lankidetza sustatuko du.

Erakunde horretako kide posibleen artean lehen loturak sortzen hasteko asmoz, jardunaldi parte-hartzaile bat antolatu da otsailaren 29an Arkauten, etorkizuneko Landa Garapenerako Euskal Sareak izango dituen helburuak eta funtzioak kontrastatzeko eta aberasteko ariketa bat egiteko.

Aurkezpena Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeak egin du.

Jardunaldian zehar, Europa mailan eta tokiko mailan ezarritako beste sare batzuen arrakasta-kasuak azaldu dira eta Mendinetek gure erakunde bazkideekin batera parte hartu du.

Irekiera instituzionalaz gain, jardunaldiak honako partehartzaile hauek izan ditu:

  • Landa Garapeneko 07/2022 Legearen hedapenaren gakoak Jone Fernandez – Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaria.
  • Rural Areas & Networks Antonia Gamez Moreno – Europako Batzordearen AGRI ZNaren NPB IIren Plan Estrategiko, Landa Eremu eta Sareen Unitatearen Burua.
  • Beste bi sareen arrakasta kasuen azalpena: EUROMONTANA Juan Andrés Gutierrez – Euromontanako Presidentea UDALSAREA.
  • 2030 Xabier Gonzalez – IHOBEren Ingurumen Jasangarritasuneko zuzendaria..
WhatsApp
Facebook
Twitter
LinkedIn