Mendinet, Mendiaren Europako Batzarrean

October 23, 2024

Urrian, Mendinetek Mendiaren Europako XIII. Batzarrean parte hartu zuen, Puigcerdán (Katalunia). Erakundeko presidente Aitziber Ansotegi eta Itziar Alberdi biltzar horretan izan ziren urriaren 15etik 18ra bitartean. Euromontanak, Kataluniako Generalitateak eta Ikerketa Ekologikoen eta Baso Aplikazioen Zentroak (CREAF) antolatu zuten batzarra, mendiko ekonomien etorkizuna diseinatzeko helburuarekin.

Biltzarraren abiapuntua mendi-eremuetarako 2050 ikuspegia izan zen, aurreko batzarrean ezarri zena, 2022an, mendiko ekonomiak jasangarriago, erresilienteago eta oparoagoak izateko bideak aztertzeko.

Mendinetek batzarra baliatu zuen irtenbideak esploratu eta identifikatzeko, eta, horien bitartez, gure eremuetako oztopo geografikoen ondorioz ditugun zenbait erronka ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak gainditzeko.

 

 

Era berean, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, Amaia Barredok, hizlari gisa parte hartu zuen batzar horretan. Hausnartzea eta ideiak trukatzea izan zen asmoa, mendiko ekonomiak oparoagoak izatea lortzeko. Barredo “Mendiko ekonomientzako erronkak trantsizio-testuinguruan” eztabaidan izan zen. Espainiako Gobernuko, Europako Parlamentuko, eta Okzitaniako eta Kataluniako eskualdeetako zenbait goi-kargudun ere izan ziren eztabaidan.

Amaia Barredok landa-eremuek dituzten erronkak ere aztertu zituen: belaunaldien arteko erreleboa, zerbitzuak, digitalizazioa eta bizi-kalitatea. Belaunaldien arteko erreleboa lehen mailako gaia dela azpimarratu zuen, eta, beraz, Euskadik ahalegin berezia egingo duela nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sektorera gazteak erakartzeko eta bertan mantentzeko.

Bi urtez behingo biltzar honek Europa osoko adituak bildu zituen, eta, lau egun horietan, hitzaldiak eta tailer elkarreragileak egin ziren, ekintzailetza sustatzeko, mendiko produktuen balioa nabarmentzeko eta landa-ingurunea aprobetxatzeko moduari buruzko hitzaldiak emateko, besteak beste. Biltzarra amaitzeko, mahai-inguru bat egin zen, esperientzia, erronka eta proiektuen berri emateko elkarri. Seguruenik, horiek gure lurraldera eramateko modua izango dugu.

https://www.euromontana.org/xiii-european-mountain-convention-home/

Published On: 23 de October de 2024248 wordsViews: 57