Mendinet Belaunaldi Erreleboari buruzko Goi Mailako Foroan

MENDINET Belaunaldi Erreleboari buruzko Goi Mailako Foroan izan da, uztailaren 3an, Nafarroako Kongresu Jauregian – Baluarten.

Gazteek kudeatzen dituzten nekazaritza eta abeltzaintzako bi ustiategiren bisitarekin eman zitzaion hasiera Foroari. Ondoren, lau eztabaida-mahai antolatu ziren lanaldiari ekiteko. Mahai horietan, garrantzi handiko gaiak jorratu ziren, hala nola lurra eskuratzea, gazteei finantzaketa eta kreditua errazteko tresnak, CULTIVA programa ezagutza praktikoaren transferentziarako tresna gisa eta nekazaritzako elikagaien sektorean belaunaldien arteko erreleboa errazteko jardunbide egokiak.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak antolatutako ekitaldian sektoreko eragile ugari bildu ziren. Jardunaldian izan ziren, halaber, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministro den Luis Planas, Nafarroako Gobernuko presidente María Chivite eta Nekazaritza eta Elikadurako Estatu idazkari Begoña García.

Ministerioak eta autonomia-erkidegoek hurrengo egunean egindako Konferentzia Sektorial monografikoaren baitan Foroaren ondorioak eztabaidatu zituzten. Konferentzia horretan, Goi Mailako Foroan eta belaunaldi-erreleboari buruzko ezohiko Konferentzia Sektorialean sortutako eta eztabaidatutako proposamenetan oinarrituta neurri eta gomendio katalogo bat egiteko konpromisoa hartu zuten.  Proposamen horiek gai horren inguruan antolatuko den Konferentzia Sektorial batean aztertuko dira.

WhatsApp
Facebook
Twitter
LinkedIn