Mendinetek bi argitalpen aurkeztu ditu enpresetan txanda-prozesuan laguntzeko
LEADER 2023-2027 estrategiaren barruan eta Belaunaldien arteko Erreleborako Lankidetza Proiektuaren esparruan, Mendinet elkarteak bi baliabide berri argitaratu ditu, bereziki bazkide diren erakundeetako teknikariei zuzenduta, landa-inguruneko enpresa-errelebo prozesu baten aldi bakoitzeko funtsezko faktoreak zehaztu eta jarraitzea gomendatzen diren jardunbide egokiak aurkezteko helburuarekin.

Alde batetik, “Nire negozioaren enpresa-transmisiorako lan koadernoa” diseinatu da, enpresa baten salmenta- edo ondorengotza-prozesuaren etapa bakoitzari buruz hausnartzen eta planifikatzen laguntzeko. Koaderno adimendun formatuan argitaratutako argitalpen honetan zehar, bere negozioa transmititu nahi duen pertsonak ariketa praktikoak, funtsezko galderak eta gomendioak aurkituko ditu, erabaki informatuak eta estrategikoak hartu ahal izateko. Koaderno hori bertsio digital editagarrian ere egongo da eskuragarri, hala nahiago duten erabiltzaileek zuzenean ordenagailuan osatu ahal izan dezaten.
Bestalde, “Negozio baten enpresa transmisiorako oinarrizko gida“ren helburua da landa-garapenean diharduten teknikariei erreferentzia gisa balio izatea enpresa-transmisioko prozesu batean lagun egiteko, identifikaziotik hasi eta gauzatu eta finkatu arte. Kontsulta arin eta irakurketa errazeko dokumentu gisa diseinatu da, belaunaldien arteko errelebo-prozesu batean kontuan hartu beharreko funtsezko alderdiak lantzen dituena. Gida hau ere eskuragarri egongo da bertsio digitalean.
Mendinetek eskerrak eman nahi dizkie Euskadiko 18 Landa Garapeneko Elkarteei eta Hazi Fundazioari bi argitalpen horien lanketan parte hartzeagatik.
Gure argitalpenak interesatzen bazaizkizu, bidali mezu bat mendinet@mendinet.eus helbidera, eta formatu digitalean bidaliko dizkizugu:







