Mendinetek LEADER 2024 Biltzarrean parte hartu du Poitiersen (Frantzia)

October 9, 2024

Urriaren 2an eta 3an, Landa-eremuen Garapenaren Aurrerapenerako Elkartea, MENDINET, Futuroscopen (Poitiers) egindako LEADER 2024 Biltzarrean izan da. Oraingo honetan, Biltzarraren gai nagusia lankidetza izan da. Hartara, Europa osoko tokiko ekintza taldeak bildu ziren, LEADER ikuspegiaren barruko alderdi teknikoez eztabaidatzeko, eta, hala, parte hartu zuten erakundeen arteko hartu-emana bultzatzeko.

Horretarako, bi egunetan zehar interes komuneko gai ugari jorratu ziren, mahai-inguruen eta lan-saio paraleloen bidez. Era berean, lankidetza berriak elkarrekin trukatzeko eta bilatzeko gune bat egon zen, eta parte-hartzaileek aukera izan zuten xehetasunez ezagutzeko beste egitasmo eta esperientzia batzuk. Bereziki, Lankidetza kategorian saritutako proiektuak.

Gainera, lehenengo egunean, Biltzarrean hizlari aritu ziren Isabelle Boudineau, Akitania Berriko Eskualde Kontseiluko kidea, eta Thibaut Guignard, LEADER Franceko presidentea, besteak beste.

Published On: 9 de October de 2024113 wordsViews: 87