Mendineteko jardunbide egokiak LEADER 2023

Mendineten jardunbide egokien sei proiektu hautatu ditugu Leader 2023 programara aurkeztu ziren ekimen guztien artean.

Lurralde historiko bakoitzeko bi proiektu hautatu dira.

Bizkaiaren kasuan, Lanestosako “Pindio” kultur taberna aukeratu du Enkarterrialde ADRk eta Elorrioko “Tejera” k, Urkiola ADRren aterkipean.

Araban hautatutako ekimenak, alde batetik, Añanakoak dira, Beatriz Sancho Etxeberriaren “Milagros a Lurdes” komunikazio-proiektu eraldatzailearekin, eta, bestetik, ADR Mairulegorretakoak, Maite García de Cortazarren Lamia Biocosmeticarekin. Azken hori biokosmetikako produktuak saltzeko merkataritza-lokal baten diseinuan eta eraikuntzan oinarritzen da, eta erantsitako tailer bat sortzen du.

Azkenik, Gipuzkoarako hautatutako proiektuak Urkomeren “Gaztaintxulo esplorazioa, emozioak eta heziketa” eta Goimenen “Emakumeen osasunera bideratutako fisioterapia zentroa” izan dira.

Gogorarazi nahi dizuegu aurten ere zabalik dagoela LEADER 2024ren deialdia.

Informazio guztia gure webgunean aurki dezakezue.

WhatsApp
Facebook
Twitter
LinkedIn