Mendinet jada hasi da ERROTU programaren betekizunak betetzen dituzten bi enpresari laguntzen. Zehazki, turismo aktiboko enpresa bati eta baso-kudeaketa jasangarriko beste bati ari da laguntzen, orientabideak emanez, bi erakundeen enpresa-jarduera hobetze aldera.
ERROTU Euskadiko landa-eremuetan dauden mikroenpresak finkatzen laguntzeko doako programa bat da. Joan den irailean jarri zen martxan, eta, LEADER ingurunean egonik, 2017ko irailetik 2021eko urtarrilera bitartean sortutako mikroenpresei irekita dago, baldin eta beren jarduera arlo hauetako batean gauzatzen badute: turismoa, gastronomia, aisia eta abentura; nekazaritzako elikagaien industriarako eta lehen sektorerako zerbitzu osagarriak; ekonomia zirkularra; osasuna eta ongizatea; bioteknologia eta merkataritza, zerbitzuak, jatetxeak, artisautza, eta kulturaren eta sormenaren industria.
Programak 40 orduko iraupena du, MENDINETek kudeatzen du, eta Hazi Fundazioaren eta Euskadiko Landa Garapenerako Elkarteen laguntza dauka.
Dagoeneko landa-eremuetako mikroenpresei aholku ematen ari den programa honetan interesa dutenek web-inprimaki bat aurkituko dute QR kode honetan.










