LEADER 2024 laguntzak

Dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago ekainaren 28ra arte

Ekainaren 7an argitaratu zen LEADER 2024 laguntzen deialdia, iaz Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren arabera onartutako Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiaren helburuak betetzeko. Euskadiko landa-eremuetan proiektuak egin ditzaketen pertsona fisiko edo juridikoei, publiko zein pribatuei, laguntzeko programa bat da.
Helburua da landa-eremu horien garapen ekonomikoa sustatzea, ekonomia-sarea dibertsifikatuz eta enplegua sortuz. Gainera, Europako Batzordeak 90eko hamarkadan martxan jarri zuen ekimena da, landa-maila handiagoko eremuetako garapen ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa bultzatzeko.

Batez ere negozio berrien proiektu ekintzaileei edo negozio horiek handitzeari zuzenduta dago, eta ekainaren 28anaurkeztu beharko da dokumentazio guztia. Ekintzailetzan eta barne-ekintzailetzan banatutako lau laguntza-lerro daude, honela banatuta: ekintzailetza eta barne-ekintzailetza, inbertsioak nekazaritzakoak ez diren enpresetan eta nekazaritzako dibertsifikazioan, besteren konturako kontratazioa eta espazioak gaitzea.

Deialdi honetarako aurtengo aurrekontua 5.795.435 eurokoa da; horren zatirik handiena Euskadiko Aurrekontu Orokorren kontura izango da, finantziazio gehigarri gisa; zati batean, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatuko du, %80, eta Euskadiko Aurrekontu Orokorren kargura, %20.

Bestalde, proiektuak gauzatzeko epea 2023ko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra arte luzatu ahal izango da, baina ez dira deialdi honen xede izango 2023ko urtarrilaren 1a baino lehen hasitako proiektuak, ez eta 2023an eta 2025ean soilik gastua aurreikusten dutenak ere.

Mendinetek, laguntza hauek koordinatzen dituen erakundeak, orotariko informazioa eskaintzen du EAEko eskualdeetan, LGE-en (Landa Garapeneko Elkarteak) bidez, dirulaguntza jaso ahal izateko baldintza nagusiak betetzen dituen proiektu bat abian jarri edo zabaldu nahi duten pertsonei aholkuak emateko.
Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus deialdiaren oinarriak gure webgunean: www.mendinet.eus.

WhatsApp
Facebook
Twitter
LinkedIn