MENDINETek jardunaldi bat ospatu du gaur Arkauteko egoitzan, Tokiko Ekintza Taldeko kide diren erakundeen artean harremanak estutzeko helburu nagusiarekin.
Jardunaldia honako hauetara zuzenduta zegoen:
- Landa Garapen Elkarteetako Zuzendaritza Batzordeetako kideen inplikazioa indartzera.
- Sarea, elkar-ezagutza bultzatzera.
- Barne-komunikazioa hobetzera.
- LEADER laguntzak eta proiektuak barneratzera.
- Europa mailako LEADER taldeak eta proiektuak ezagutzera.
Jardunaldira Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaria eta Landa Garapen Elkarteetako eta HAZI Fundazioko ordezkariak izan dira.
Published On: 1 de December de 202370 wordsViews: 55









