Azaroaren 3an, Mendinetek Saja-Nansa Landa Garapeneko Elkartea eta Tokiko Ekintza Taldeari harrera egin zion Euskadin egindako bisita teknikoan, “Jatekoak eta lapikokoak” proiektuaren barruan.
Bisita tekniko horren helburua ondokoa izan da: esandako proiektuaren barruan, gastronomiako sektoreari lotutako ekoizleen eta enpresaburuen arteko elkartze-proiektu eta -esperientziak bertatik bertara ezagutzea.
Bisitan, Saja-Nansa eskualdeko 7 emakumek eta gizon batek parte hartu zuten, guztiak ere eskualde horretako ekoizleak eta ostalaritza-establezimenduetako arduradunak, bai eta Hazi Fundazioko eta Mendineteko Tokiko Ekintza Taldeko kideek, BCCko Imanol Zubelzuk, HIKA upategiko Roberto Ruizek, Diametro 200 establezimenduko Fede Pachak eta Euskal Sagardoa JDBko Unai Agirrek ere. Azkenei dagokionez, nork garatzen duen proiektua azaldu zuen.
Jardunaldian, ondoko proiektu-esperientzien berri izan zuten bisitariek: Mantala ekimenaren Mahaia Kolektiboa lan-sarea; Diametro 200 kafetegiak Orona eta Chillida Lekun ematen duten taldeko jatetxe-zerbitzua; eta la Euskal Sagardoa Jatorri Izendapena egitasmoaren inguruan egindako lana.